CO2 NEURGAILUAK
Berriki eskolan CO2 neurgailuak instalatu dira. Ikastetxeko 4 geletan jarri dira. Gela hauek aukeratzeko irizpideak honako hauek izan dira:
– Zenbat ikasle dagoen m2-ko.
– Ikasleen adina (ikasle helduagoek askoz aire gehiago “kontsumitzen” dute txikiek baino).
– Gela aireztatzeko gaitasuna (lehio kopurua eta beren kokapena).
Kokapen hau ez da behin betikoa eta denboran barrena aldatuko da.
Neurgailu hauek birusak hedatzeko aukeraren estimazioa egiten dute lau parametro neurtuta eta beren emaitzak uztartuta: CO2, tenperatura, hezetasuna eta partikulak. Kalkulu hau nola egiten den jakiteko, hemen zanpatu.
Neurgailuak zer emaitzak erregistratzen ari diren denbora errealean ikus daiteke: